XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun osoan zehar izan nuen mina.

Baita biharamunean ere.

Nire miaketetan ikusten nuen bikorra ez zela desagertzen, are gehiago, maskurtzen ari zela.

Pentsatu gabe eta inorekin kontsulta egin gabe, farmaziara joan nintzen eta maskurren kontrako zerbait eskatu nuen.

Ea ba maskurra non nuen galdetu zidatenean oinean nuela erantzun nuen, eta maskurra erretzeko likido bat eta harri zuri bat eman zidaten.

Etxean likidoa erabili nuenean heriotzako ordua iritsi zitzaidala pentsatu nuen.

Ez dut inoiz halako min ziztada sakonik igerri.

Eta inon infernurik baldin bada halako zerbait beharko duela izan pentsatu nuen.

Ondorioa: behatz gizenaren atzazalaren neurriko zauri zornatsua sortu zitzaidan.

Esparadrapo tiratxo batean bildua daroat gorputz atal hori, baina inoiz geldirik ez dagoen gorputz atala denez, hau da dantzan ibiltzen denez, tiratxoa alde batera jarriz gero bestetik egiten dit min, eta bigarren horretan jartzen baldin badut, lehengo aldera hasten da dantzan.

Beste benda, orkatilakoa, oso ongi jarria dago, elastiko diren horietakoa da, eta aste pare batean eraman beharko dut.